Buscar este blog

2010/11/09

“FAMILIA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK” kanpaina

Guraso agurgarriok:

Zirkular honen bidez Nafarroako ikus-entzunezkoen kontseiluak eta Nafarroako Gobernuko Familiaren Zuzendaritza Nagusiak antolatutako “FAMILIA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK” kanpainaren berri eman nahi dizuegu. Nerabeak dituzten familientzat pentsatua dago.

Teknologia berrien erabilerari buruzko prestakuntza lantegia proposatzen da. Dohainik izango da, 90 minutu inguruko iraupena izango du eta abenduaren 1ean, asteazkena, arratsaldeko 15.30tan ikastolan egingo da.

Lantegiaren helburua, etxean egiten den teknologia berrien erabilera hobetzeko ezagutzak, trebetasunak eta baliabideak familiari eskaintzea izango da (bideojokoak, sakeleko telefonoak, internet…). Kanpainarako sortu den material zehatza banatuko da partehartzaileen artean.

Lantegi honetan parte hartu nahi izanez gero, azpialdean daukazuen inskripzioa bete eta azaroaren 26a baino lehen ikastolako idazkaritzan entrega ezazue.

Parte hartuko duzuelakoan, ongi izan.


Partizipazio Batzordea eta orientazioa
.



SEME-ALABEN IZENA / NOMBRE DEL HIJO/A:

MAILA/ CURSO:

IZENA ETA ABIZENA / NOMBRE Y APELLIDO:

TELEFONOA / TELÉFONO:

KORREOA / CORREO:

No hay comentarios:

Publicar un comentario