Buscar este blog

2011/01/25

EGA AZTERKETA 2011


Deialdiaren oinarriak eta Interneteko lotura

1. oinarria. Betebeharrak.

a) Azterketetan parte hartzeko, 16 urte beterik izan beharko dira 2010eko abenduaren 31rako.

b) Ez dute matrikularik egiten ahalko 2011ko deialdi berean Euskal Autonomia Erkidegoan EGA agiria eskuratzeko matrikula egiten dutenek.

Desgaitasuna dela-eta, izangaiek probak egiteko zailtasunik badute, azterketak egiteko neurri bereziak jartzeko eska dezakete. Eskakizun hori izena emateko orrian adierazi beharko dute, eta ezintasuna behar bezala frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua aurkeztu, organo eskudun batek emana.

2. oinarria. Azterketaren egitura.

a) Atariko Proba.

Proba objektiboa (test erako 90 galdera: 100 puntu), ondorengo gaitasun eta jakintzak ebaluatzeko:

-Hizkuntza jakitea: ahozko zein idatzizko komunikazioan ohikotasunez erabiltzen diren hizkuntza baliabideak eta Euskaltzaindiak euskara estandarrerako eman dituen arauak praktikan ezagutzea (70 galdera: 70 puntu).

-Entzunaren ulermena: azterketan entzunen den grabazioan (testu bat baino gehiago izanen dira) oinarritutako aukera anitzeko zenbait galderari erantzutea (10 galdera: 15 puntu).

-Irakurriaren ulermena: testu bat baino gehiagoren edukiaren gainean aukera anitzeko zenbait galderari erantzutea (10 galdera: 15 puntu).

b) Proba Idatzia. Bi zati ditu:

-Idazlan laburra: epaimahaiak proposatutako egoera baten gainean gutuna, txostena edo antzeko zerbait idatzi beharko da. 150 hitzekoa izanen da gutxienez, hasiera eta bukaera kontuan izan gabe.

-Idazlan luzea: epaimahaiak proposatutako gaiaren eta egoeraren gainean, gutxienez 250 hitzeko testua idatzi beharko da.

c) Ahozko proba. Bi zati ditu:

-Azterketari bakoitzak 5 minutu inguru izanen du epaimahaiak proposatutako testu bat azaltzeko.

-Eztabaida: azalpena bukaturik, talde bakoitzeko azterketariek bat-bateko iritzi-trukea eginen dute ahozko azalpenetako gaien gainean. Horretarako, epaimahaiak proposatuko dituen galderak erabiltzen ahalko dira. Bigarren zati hau 10 minutukoa izanen da, gehienez.

Ahozko proba, salbuespenak salbuespen, binaka eginen da.

3. oinarria. Proben balorazioa.

a) Atariko Proban 100 puntu atera daitezke, gehienez. Proba gainditzeko eta azterketaren hurrengo fasera pasatzeko, 65 puntu atera behar dira, gutxienez. Hala ere, baldin eta Atariko Proba gainditu dutenen kopurua aurkeztutakoen %50era iristen ez bada, 65 puntuko gainditze-muga jaitsi eginen da ehuneko hori erdiesteko helburuarekin, inolaz ere 60 puntutik behera jaitsi gabe.

b) Proba Idatziaren zatietako bakoitzaren kalifikazioa Gai edo Ez Gai izanen da. Proba osoa gainditzeko, proba idatziaren bi zatiak gainditu beharko dira nahitaez.

c) Ahozko Probaren bi aldiak batera baloratuko dira. Azkeneko kalifikazioa Gai edo Ez Gai izanen da.

d) Agiria eskuratzeko, deialdi bakoitzeko azterketetako hiru probak (Atarikoa, Idatzia, Ahozkoa) gainditu beharko dira nahitaez, eta hirurak baztertzaileak izango dira. Deialdi batetik bestera ez da notarik gordeko.

4. oinarria. Agiriak eta matrikula egiteko epeak.

a) 2011ko lehen deialdian izena emateko epea 2011ko urtarrilaren 24tik otsailaren 4ra bitartekoa izanen da, bi egun horiek barne direla.

b) 2011ko bigarren deialdian izena emateko epea 2011ko ekainaren 20tik uztailaren 1era bitartekoa izanen da, bi egun horiek barne direla.

c) Deialdi bakoitzean, interesatuek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte (behar bezala bete ondoren) Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurrez ikusitako edozein bide erabiliz:

-Eskabide orokorra.

-Matrikula inprimakia.

-Nortasun-agiri nazionalaren fotokopia, bi aldeetatik egina eta argi irakurtzeko modukoa.

-Familia ugariko agiriaren edo Familia Liburuaren fotokopia (bidezkoa denean), argi irakurtzeko modukoa.

-Legeen arabera desgaitasunen bat dutela frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua, organo eskudunak emana.

-Azterketa egiteko eskubideengatik ordaindu beharrekoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Dirubilketa Kontuan sartu izanaren gordekina (bidezkoa denean).

d) Azterketa egiteko eskubideak.

-Azterketa egiteko eskubideengatik 22 euro ordaindu beharko dira, deialdi bakoitzean.

-1. kategoriako familia ugariko kide izanez gero, 11 euro ordaindu beharko da, eta 2. kategoriako familia ugariko kide izanez gero, matrikula doan izanen da. Bi kasuetan deskontuak 21 urte bete arte balioko du, hots, matrikula egiten den egunean 21 urte edo gutxiago badute. Deskontua 25 urte bete arte luza daiteke, azterketaria bere adinaren eta titulazioaren araberako ikasketak egiten ari bada. Hala denean, ikasketa horiek egiaztatzeko, ziurtagiria edo matrikula ofizialaren agiria eta matrikula ordaindu izanaren frogagiria aurkeztu beharko ditu.

-Nafarroako Gobernuaren zerbitzupeko funtzionarioek eta lan-kontratudun finkoek ez dute matrikularik ordaindu beharko. Haien 25 urtez beherako seme-alabek ere ez dute deus ordaindu beharko, hots, matrikula egiten den egunean 25 urte edo gutxiago badute. Horretarako, Familia Liburuaren fotokopia aurkeztu beharko dute eta aditzera eman gurasoetatik zein den funtzionario edo lan-kontratudun finko. Fotokopia hori argi irakurtzeko modukoa izanen da.

-Nafarroako Foru Komunitateko eskola eta lanbide irakaskuntzako ikastetxeetan 2009-2010 eta 2010-2011 ikasturteetan zerbitzua eman duten/ematen ari diren irakasleek matrikula doan izanen dute.

e) 2011ko lehen deialdiko onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda 2011ko martxoaren 15ean jarriko da jendaurrean Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta web orri hauetan: http://centros.educacion.navarra.es/eibz/ eta educación.navarra.es. Era berean, bigarren deialdiari dagokion behin-behineko zerrenda 2011ko abuztuaren 23an jarriko da jendaurrean Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta web orri hauetan: http://centros.educacion.navarra.es/eibz/ eta educación.navarra.es. Desgaitasuna dela-eta, probak egiteko neurri bereziak eskatzen dituztenei banan-banan jakinaraziko zaie.

f) Lehen deialdiko onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko epea 2011ko martxoaren 16tik 23ra bitartekoa izanen da, bi egun horiek barne direla. Bigarren deialdian epe hori 2011ko abuztuaren 24tik 31ra bitartekoa izanen da. Epe horiek amaiturik, interesatuek ez dute inolako dokumentazio gehigarririk aurkezten ahalko.

g) Lehen eta bigarren deialdietako onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak, hurrenez hurren, 2011ko apirilaren 4an eta irailaren 8an jarriko dira jendaurrean Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta web orri hauetan: http://centros.educacion.navarra.es/eibz/ eta educación.navarra.es.

h) Probak egin ahal izateko, izangaiek nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokideren bat aurkeztu beharko dute.

5. oinarria. Azterketak egiteko eta emaitzak jendaurrean jartzeko egun-orduak.

a) Proba guztiak egiteko ezartzen diren egunak finkoak dira guztientzat, eta ezin izanen dira aldatu. Lehen deialdiko lehen azterketa (Atariko Proba) 2011ko apirilaren 9an eginen da, goizeko 10:00etan. Era berean, bigarren deialdiko lehen azterketa (Atariko Proba) 2011ko irailaren 17an eginen da. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendetan adieraziko da zein tokitan eginen diren.

b) Bi deialdietako Atariko Probaren behin-behineko emaitzen aktak, hurrenez hurren, 2011ko apirilaren 13an eta irailaren 21ean jarriko dira jendaurrean Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta web orri hauetan: http://centros.educacion.navarra.es/eibz/ eta educación.navarra.es. Aktarekin batera adieraziko da, halaber, ariketa idatzia zein egunetan eta tokitan eginen den, eta proba idatziaren plikak zein egunetan eta tokitan irekiko diren.

c) Egon litezkeen erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurrez ikusitako baliabideetako edozein erabiliz, EGA azterketaren hiru aldietako edozeinetako kalifikazioak jendaurrean jarri eta biharamunetik hasi eta bi egun balioduneko epean. Batzorde Ofizialak erreklamazioak ebatziko ditu eta emaitzak argitaratuko Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta web orri hauetan: http://centros.educacion.navarra.es/eibz/ eta educación.navarra.es.

d) Izangaiek azterketak erakustea eska dezakete. Izangaia bera bakarrik agertuko da, nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokidea aldean duela, eta EGA azterketaren proba guztiak bukatu ondoren erakutsiko zaio.

6. oinarria. Ahozko azterketa grabatzea.

Epaimahaiak ez ditu, oro har, ahozko probak grabatuko. Izangairen batek bere azterketa graba diezaioten nahi badu, matrikula orrian horretarako jarri den laukitxoan gurutze bat jarri beharko du.

7. oinarria. Agiria luzatzeko eskubideak.

Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko probak gainditzen dituzten izangaiek, agiria jaso baino lehen, agiri hori luzatzeko tarifa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Dirubilketa Kontuan ordaindu izanaren gordekina aurkeztu beharko dute Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuan.

Tarifa hori foru lege batean ezarriko da, hots, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzkoan, titulua emateko unean indarra duen hartan.

Era berean, agiri berri bat eskatzen bada, dela aurrekoa galdu delako, dela izangaiaren datuak aldatu direlako, foru lege horretan ezarritako tarifa ordaindu beharko da.

Iragarkiaren kodea: F1020466

No hay comentarios:

Publicar un comentario