Buscar este blog

2011/02/11

Izan Proposamena gurasoentzako eta hezitzaileentzako


Aurreko ikasturteetan, BAKETIK Arantzazuko bake zentroak emandako bi ikastarotan parte hartzeko aukera izan dugu, gure Ikastolan. Haietan aritu ginenon iritziz (gurasoak eta Ikastolako langileak), hura ikaskuntza-esperientzia oso esanguratsua izan zen benetan bizitzarako.

Orain, zuengana jotzen dugu ikastaroan parte hartzera gonbidatzeko:

“Izan Proposamena gurasoentzako eta hezitzaileentzako”

Helburuak:

• Izan Proposamenaren aplikazio praktikoari eta bere oinarrizko zortzi ikaskuntzei sarrera egitea.
• Bizitzarako eta bizikidetzarako hezkuntzan garrantzitsuena denaren inguruan gogoeta egiten laguntzea, bai banakakoa bai taldekakoa.

• Baliabide teorikoak eta iradokizun praktikoak eskaintzea, geure burua pertsona gisa hezten sakontzeko eta, era berean, besteei pertsona gisa hezten laguntzera bideratutako esperientzian sakontzeko.
• Erreferentzia-eremu bat sortzeko aukera eskaintzea, bi ondorio lortzeko: (1) abiapuntu eraikitzaile eta gizaki-eratzailea oinarri harturik, bizitzako eta bizikidetzako zailtasunei eta gatazkei aurre egitea ahalbidetuko duena; eta (2) giza izaeraren kausa eta helburu zintzoenak hezitzaileak bere baitan antzeman ditzakeen esperientzietan oinarrituko dituena.

BAKETIK ekimenak Ikastolan emanen du ikastaroa 2011ko otsailaren 18an, ostirala, 17:00etatik 20:00etara, eta otsailaren 19an, larunbata, 9:30etik 13:30era.

Ez da beharrezkoa aurreko ikastaroetan parte hartu izana.

Ikastolak, bestalde, ikastaroaren gastua gehienak lagunduko ditu diruz; beraz, zuentzako, 10 euro balioko du. Ikastolatik kanpoko jendea ere ekar dezakezue, baina 30 euro ordaindu beharko dute. Ordainketa ikastaroan bertan eginen da.

Edukiei buruzko argibideak esteka honetan aurkituko dituzue: http://www.baketik.org/es/la-propuesta-izan

Bestelako argibideetarako eta izena emateko, jo ezazue Ikastolako bulegoetan eta telefonoetan. (Izena emateko azken eguna, otsailaren 15a)

No hay comentarios:

Publicar un comentario