Buscar este blog

2011/11/28

NUP gomendioak / Recomendaciones de la UPNA


NUP: GOMENDIO BATZUK
·        Aurreinskripzioa:
Þ        Apirilaren 16tik 20ra. Onartuen zerrendak uztailan.
Þ        4 ikasketa jartzeko aukera dago, komenigarria da 4ak betetzea (edo gutxienez, bat baino gehiago jartzea). Modu horretan lehenengo aukeran jarri duzun ikasketan plazarik ez baduzu lortu, ez zara kalean gelditzen. 
Þ        Egin nahi duzun ikasketan eskaera asko baldin badago, atalase nota altua bada, unibertsitate ezberdinetan aurreinskripzioa egitea komeni zaizu (ahalik eta gehienetan egiten baduzu, hobe).
·        Matrikula: onartuen lehenengo zerrenda ateratzen denean lehenengo aukeran jarri duzun karreran ez baduzu plazarik lortu, baina bai bigarren, hirugarren edo laugarren aukeran jarri duzun ikasketan, matrikula egin ezazu. Aurrerago lehenengo aukeran plaza lortzen baduzu, matrikula aldatzeko aukera duzu, edo, aurrerago beste unibertsitate batean plaza lortzen baduzu, dirua bueltatuko dizute (Unibertsitate Publikoan). Plaza lortu duzun ikasketan matrikula egiten ez baduzu plaza hori galdu egingo duzu (eta beste inon lortzen ez baduzu, kalean gelditzen zara). Kontuan izan ezazu zerrendak asko mugitzen direla.
·        Seihilekoka egiten da matrikula.
Þ        Ikasturte bakoitzak bi seihileko ditu. Bakoitzerako aurreinskripzioa egin behar da.
Þ        Seihileko bakoitzean 5 ikasgai egiten dira, ikasgai guztiak 6 kreditukoak dira, beraz, seihileko bakoitzean 30 kreditu egiten dira.
Þ        Seihileko hori pasatu ondoren ikasgairen bat gainditu ez baduzu, hurrengo seihilekoan horren matrikula egingo duzu eta berriro kurtsatuko duzu.
·        Ikasketa aldaketa: 30 kreditu gainditu ondoren ikasketaz alda zaitezke, beti ere zure sarrerako notak hori baimentzen bazuen. Ingenieritza guztietako lehenengo seihilekoa (30 kreditu) berdinak dira (gela berean daude).
·        Hizkuntzak: graduatu titulua lortzeko, ikasgai guztiak gainditzeaz gain, gradu bukaerako lana egin eta tribunal baten aurrean defendatu beharko duzu. Horrez gain atzerriko hizkuntza batean B1 maila duzula ziurtatu behar duzu (lehentasuna: ingelesa).
Þ        Nola ziurtatzen al duzu B1eko maila duzula?
o       Ikasketan zehar atzerriko hizkuntzan ematen diren 3 ikasgai gainditzen
o       Hizkuntza eskolako azterketa eginez eta ziurtagiria erakutsiz
o       Seihileko bat atzerrian pasatuz
o       Gradu bukaerako lana eta aurkezpena atzerriko hizkuntzan eginez edo elebidun.
Þ        Magisteritza egiten baduzu, titulua lortzeko atzerriko hizkuntzan B2ko maila egiaztatu beharko duzu.
Þ        Ekonomia eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako nazioarteko programak egin nahi badituzu (ele bitan), hasteko B2 maila edo maila handiagoa duzula egiaztatu beharko duzu.
·        Goi Mailako Lanbide Heziketatik sartzen direnentzat: unibertsitatean sartzeko kuporik ez dago, notaren arabera sartzen dira eta batxilergotik sartzen direnen notekin lehian daude. Orain arte beraien notekin sartu dira, badirudi normatiba berri bat atera behar dela: lanbide heziketatik sartzen direnak aukera izango dute selektibitateko fase espezifikoa egiteko (azterketa berdina eta ponderazio parametro berdinak). Hemen lortutako nota, zikloan lortutakoari gehituko diote eta hori izango da Unibertsitatean sartzeko nota.
·        Kredituak: aukera dago 6 kreditu “extensión unibersitaria” delakoaren bidez lortzeko: antzerkia, abesbatza, boluntariadoa, kirola... eginez.
·        Unibertsitateak tutor plana du. Ikasle bakoitzari tutore bat egokitzen zaio, horren laguntza eta aholkularitza izango duzu nahi izatekotan.
·        Trukaketak: trukaketa asko egin daitezke azken urtetan, horretarako lehenengo seihilekoak erabat gaindituta edukitzea beharrezkoa da.
·        Ikasketa zehatzen inguruan zenbait ohar:
Þ        Ekonomia eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako nazioarteko programak:  hautatzen duzun gradua egingo duzu, baina ikasgaien erdiak inelesez emango dira. Horretarako, B2 maila edo maila handiagoa duzula egiaztatu beharko duzu. 3. maila atzerriko unibertsitat batean egingo duzu ingelesez. Aukera duzu 5. maila egiteko (bi seihileko gehiago) eta bi titulazioak lortzeko. Seihileko osoen matrikulak egin behar dituzu (aurrekotik zerbait gainditu gabe edukita, hori ere egin beharko duzu).
Þ        Titulazio bikoitzak: zuzenbidea eta ADE edo ekonomia eta ADE: aukerako ikasgairik ez da hautatzen, beste graduaren ikasgaiak dira egingo dituzunak aukerako moduan. Ezin dira zintzilik eduki ikasgaiak, aurreko bi seihilekoan egindako ikasgairik pendiente ezin dira izan.
Þ        Ingenieritzak: gradua egin ondoren ingeniari tekniko bezala lan egiteko aukera izango duzu. Salbuespena: Industria Teknologiako Ingeniaritzako Gradua izanik bakarrik ingeniari tekniko bezala ezingo dituzu proiektuak sinatu. Edozein ingeniari gradua eginik, ingeniari bezala lan egiteko master bat egin beharko duzu.
Þ        Zuzenbidea: gradua egin ondoren, abokatu bezala lan egiteko master bat egin beharko duzu.
·        Beste ohar batzuk:
-          Abuztuan izaten diren hainbat programa:
o       Cursos cero: oinarrizko formakuntza lortzeko. Udan egiten dira.
o       Hizkuntzak lantzeko aukera ere badago.
-          Ate irekiak:
o       Tuterako kanpusa: 2012ko martxoaren 10ean: Fisioterapia eta Ingeniaritza Gradua Diseinu Mekanikoan.
o       Iruñeko kanpusa:
§        2012ko martxoaren 24an:
·        Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea:
o       Ekonomia gradua
o       Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
o       Ekonomia eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzarako nazioarteko programak
o       Enpresen Administrazio eta zuzendari eta Zuzenbidea (gradu bikoitza).

·        Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea:
o       Haur Hezkuntza Gradua
o       Lehen Hezkuntza Gradua
o       Soziologia Aplikatuko Gradua
o       Gizarte Laneko Gradua
·        Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskola:
o       Erizaintzako Gradua
o       Gradua fisioterapian (Tuterako campusa)
§        2012ko martxoaren 31an: Ingeniaritzak
o       Gradua Diseinu Mekanikoko Ingeniaritzan (Tuterako campusa).
Informazioa gehiago:
-          www.unavarra.es
-          948-16-90-96. Ikaslearentzat informazio puntua
-          oficina.informacion@unavarra.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario